→Basauri

83 ume hartzen ditu Bizkotxalde ikastetxeko eraikin berriak

Jangela berria ere estreinatu dute // Geuria

Basauriko Bizkotxalde Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe publikoak eraikin berria dauka Haur Hezkuntzarako, 2017-2018 ikasturte honen hasieratik. Hezkuntza Sailak 1,8 milioi euroko inbertsioa egin du eraikin berria egiteko eta egokitzeko lanetan.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Basauriko alkate Andoni Busquetekin batera, udalerri horretako Bizkotxalde Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeak antolatu duen festan parte hartu du gaur goizez. Izan ere, ikastetxe honek instalazio berriak estreinatu ditu Haur Hezkuntzarako 2017-2018 ikasturte honen hasierarekin bat eginez.

Eraikin berria egin eta egokitzeko lanetan 1,8 milioi euroko inbertsioa egin du Hezkuntza Sailak. 2017-2018 ikasturte honetan 2 urtetik 5era bitarteko 83 ume hartzen dituzte Bizkotxaldeko gela berriek. Cristina Uriarte sailburuak eta Andoni Busquet alkateak hezkuntza-instalazio berriak bisitatzeko aukera izan dute, ikastetxeko zuzendaritza gidari zutela.

Ikastetxearen eraikin berriaren aurkezpenean // Geuria

Haur Hezkuntzarako eraikin berria
Basauriko erdigunean bertan kokaturik, Bizkotxalde ikastetxearen Haur Hezkuntzako eraikin berriak bi solairu ditu (behe solairua, eta horren gainean eraikitako beste solairu bat), eta 2.153 metro koadroko azalera eraikia. “L” forma duen eraikina izanik, hegoaldean ikasgelak eta eskola-erabilerako beste zenbait areto kokatzen dira. Eraikinaren mendebaldean, berriz, administrazio gunea dago. Behe solairuak, gainera, aterpe zabal bat ere badu.

Honakoak dira eraikinak dituen instalazioak: 13 ikaslgela, Psikomotrizitate gela, Musika eta ikus-entzunezkoen gela, Banaketa gela, Liburutegia, Jangela eta gutxituentzat egokituriko komunak. Orotara, 821,73 metro karratuko azalera erabilgarria du eta 153,09ko azalera du eraikitakoak. Hezkuntza Sailaren inbertsioa: 867.105,71 eurokoa izan da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak