→Basauri

88 urteko basauriar batek 77 urteko auzotarra hil du tiroz Burgosen

Basauri Burgos Hilketa Tiro

88 urteko basauritar batek ehiza-eskopeta batekin tirokatu du 75 urteko gizonezko bat Gumiel de Izan herrian, Burgosen, eta hil egin du. Hala jakinarazi dio Guardia Zibilak Europa Press agentziari. Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute eta arma aurkitu dute.

13:00ak aldera gertatu da ezbeharra. Bi gizonezkoak Burgoseko herrian bizi ziren. Larrialdi Zerbitzuei egindako dei batek ohartarazi duenez, gizonezko batek beste bati egin dio tiro, ustezko hiltzaileak biktimaren emazteari heriotza-mehatxuak bota ostean.

Ezbeharra ikertuko du Guardia Zibilak, baina atza denez, urteak zeramatzaten bi auzokideek tirabirak izaten. Aranda de Dueroko Instrukziozko Epaitegiak bere gain hartu ditu auziaren izapideak.

Info: Europa Press
Argazkia: EITB
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak