→Basauri

Agintzari Dantza Taldeak jantzi erakusteta dakar bere 40. urteurrena ospatzeko

2015ean 40. urteurrena ospatuko du Basauriko Agintzari Dantza Taldeak. Hori ospatzeko jantzi eta dantza erakusketa antolatu dute Arizko Dorretxean eta irailaren 25era arte egongo da ikusgai.

Agintzari Dantza Taldeak “Agintzari urteetan zehar: jantziak eta dantzak” erakusketa antolatu du, bere 40. urteurrena dela eta. Irailaren 2tik 25era bitartean egongo da iksugai Basauriko Arizko Dorretxean.

Bertan, 31 jantzi egongo dira, bai dantzatzekoak bai Agintzari Dantza Taldeak egindako ikerketetan oinarritutako bestelakoak. Isabel Uribiarte dantza taldeko lehenkariak azaldu duenez, “Agintzariren inauterietako jantziak daude, baita Lapurdiko, Nafarroako edo Zuberoako historiaren pasarteetara eramaten gaituzten jantziak ere, besteak beste. Artunduagako damaren figura da buru, gure herriarekin lotutakoa, dorrea eta jauregia izan zuen leinukoa“.

350 ARGAZKI ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK

Jantzi tradizionalez gain, 350 argazki eta ikus-entzunezko lan bat aurkituko ditu Arizko Dorretxera hurbilduko denak. Pozokoetxeko Guztiok Bat bizilagunen elkartearen kultura batzordetik eta auzoko parrokiaren laguntzarekin 1975. urtean sortu zenetik elkarteak egindako jardun eta lanaren zati bat jasotzen dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak