→Basauri

Ainhoa Galdeano patinatzaileak seigarren urrezko domina lortu du Munduko Txapelketan

basauri ainhoa galdeano 2018 munduko txapelketa seigarren urrezko domina argazkia ainhoa galdeano

Ainhoa Galdeano basauriarrak gurpil lerroko irristaketa artistikoko Munduko Txapelketa irabazi du seigarren urtez.

Galdeano 2018ko Munduko Txapelketan, Corken (Irlanda) // Argazkia: Ainhoa Galdeano

Ainhoa Galdeano basauriarrak gurpil lerroko irristaketa artistikoko Munduko Txapelketa irabazi du seigarren urtez. Arrigorriagan bizi den patinatzaileak bere urrezko seigarren dominarekin itzuli da etxera. Galdeanok “koreografia oso landua eta hunkigarria” patinatu du eta horren ondorioz, epaileen notarik altuenak jaso ditu (41,42 puntu): “Denboraldiko onenak”, dio Galdeanok.

Aurten Cork-en (Irlanda) ospatu da VIII Mundiala Wifsa eta II Europako WorldSkate Txapelketa. Bertan 200 parte-hartzaile inguruk hartu du parte, munduko 15 herrialdeetatik etorritakoak (Estatu Batuak, Errusia, Taiwan, India eta Europa).

basauri ainhoa galdeano 2018 munduko txapelketa seigarren urrezko domina ikurrina argazkia ainhoa galdeano

Ainhoa Galdeano bere erakustaldian, atzekaldean ikurrinarekin // Argazkia: Ainhoa Galdeano

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|