→Basauri

Aitor Briongos: “Lekukoa eramateak zirrara berezia sortzen dizu”

basauri korrika aitor briongos euskalgintza lekukoa 2015

Sonia Jimenez, Joseba Ibarra, Leire Amarika, Aitor Briongos eta Itziar Ituño basauriarrek lekukoa eramango dute 19. Korrikan, eta Basaurin Be Bagaran aurkezle izango dira.

19. Korrikan lekukoa eramango du Aitor Briongos basauriarrak. Euskal­gintzako kilometroan egingo du, lau lagunekin batera: “Ohore handia da. Lekukoaren eramaleak kultura eta herri mailan oso pertsona ezagunak izan dira. Korrikaren sorrera ezagutu genuenontzat, euren pare sentitze­rakoan, zirrara berezia sortzen dizu”, dio Briongosek.

Basaurin Be Bagara ekimenari esker, auzo bakoitzeko ordezkariek eramango dute lekukoa. “Ni Arizko Ikastolako ordezkaria naiz, berta­ko ikasle ohia eta ikasle baten gu­rasoa bainaiz”, azaldu du Aitorrek. Aurreneko aldia izango da lekukoa eramango duena eta aukera eman ziotenean “berehala” baiezkoa eman zuen: “Orain dela hainbat urte nire gurasoek eraman zuten. Ohore handia da haien urratsak jarraitzea. Oraindik gogoratzen dut. Une har­tan sentitu nuen zirrara nire semeak sentitzea gustatuko litzaidake”.

Aitor Briongosek askotan par­te hartu du Korrikan, eta ez Basauri bakarrik; Donostian, Gasteizen eta Iruñean ere bai, besteak beste. Ho­rren harira, bitxikeria kontatu digu: “Ikasle garaian Zarrakastelutik Kase­daraino joan ginen Korrikan, gauez, euskararen alde Nafarroako Bardee­tan barrena”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak