→Basauri

300 emakume elkartuko dira bihar Basaurin, Alargunen Eskualdeko Batzarrean

Alargunen Eskualdeko Batzarra ospatuko da apirilaren 29an, larunbatez, Basaurin. 300 emakume inguruk parte hartuko dute asanbladan, tartean Basauriko Alargunen Elkarteko kideak eta bere lehendakaria den Begoña Garciak. Berau Ibaigane Kultur Etxean izango da 11:00etatik aurrera. Ondoren, bazkaria izango dute Artxandan.

Andoni Busquet Basauriko alkateak eta Asier Iragorri Berdintasun zinegotziak parte hartuko dute jardunaldian.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak