→Basauri

Aldaketak egongo dira trafikoan eta Bizkaibus lineetan Urbiko zubian berritze obrak direla eta

basauri urbi zubia bidebieta irratia 2012

Uztailaren 1etik aurrera Urbiko zubia itxita mantenduko da oinezkoentzako eta ibilgailuentzako. Bizkaibuseko ibilbideek eta geralekuek aldaketak izango dituzte.

2015eko uztailaren 1etik aurrera Basauriko Urbi zubian egingo diren lanak direla eta, aldaketak izango dira trafikoan ibilgailu pribatuentzat, Bizkaibus lineentzat zein oinezkoentzat (uztailaren 6ra arte). Bizkaiko autobus zerbitzuak jakinarazi duenez, zubitik igarotzen diren lineetako ibilbide eta geralekuetan aldaketak egongo dira:

• A2610 linea: Kendu egingo da Urbi deritzon geralekua (Galdakaorako bidean). Behin-behineko geldialdi bat egingo da Aperribain (N-634). Linea hau zerbitzuz kanpo egongo da uztailaren 10etik 31ra.

• A3642 linea: Kendu egingo da Urbi deritzon geralekua (Galdakaorako bidean). Behin-behineko geldialdi bat egingo da Aperribain (N-634).

• A2611 linea: Kendu egingo dira Aperribai izeneko geralekuak (bi noranzkoetan). Hurreneko geralekuak: Urbi 2 eta Urbi 47. Linea hau zerbitzuz kanpo egongo da irailaren 8ra arte. Irailaren 9an hasiko da berriro zerbitzua ematen.

• A3632 linea: Kendu egingo dira Aperribai izeneko geralekuak (bi noranzkoetan). Hurreneko geralekuak: Urbi 2 eta Urbi 47.

• A3631 linea: Kendu egingo dira Aperribai izeneko geralekuak (bi noranzkoetan). Hurreneko geralekuak: Gudarien kalean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak