→Basauri

Alokairua “ordaindu ez izanagatik” Basauriko familia bat kaleratuko dute ostegunean

Baietz Basauri plataformak zabaldu duenez, irailaren 22an, ostegunez, Basauriko familia bat alokairuzko etxebizitza pribatutik kaleratuko dute. Udalak jakinarazi duenez, “alokairua ordaindu ez izanagatik” kaleratuko dute familia hau.

Familia honek Udaleko Gizarte Zerbitzuen arreta eta aholkularitza jaso ditu duela bi urtetik, hau da, udalerrian erroldatu zenetik“, diote Basariko Udaletik: “Era berean, bere egoerari aurre egiteko dagozkion udal diru-laguntza guztiak izan ditu“. Udal ordezkarien arabera, Gizarte Larrialdiko Laguntza eta Aldizkakoa ez den Udal Laguntza jaso ditu, “5.000 euro baino gehiagori dagokiona, gehiena alokairua ordaintzeko“. Basauriko Udalak emandako azken laguntzaren xedea zen aurtengo lehen seihilekoko alokairua ordaintzea: “Guk dakigula, dirua ez du horretarako erabili”, adierazi dute.

Elkarretaratzeak bihar eta ostegunean

Baietz Basauri plataformak kontzentrazioa deitu du bihar, asteazkena, 19:30ean Kareagako metro geltokiaren irteeran eta ostegunean 08:30ean elkarretaratzea egingo dute Kareaga Goikoa kaleko 55. zenbakian.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|