→Basauri

Andoni Egaña eta Miren Amuriza izango dira San Migel Kantarin, irailaren 28an

Irailaren 28an, San Migelgo jaien bezperan, San Migel Kantari berezia antolatu dute. Izan ere, Andoni Egaña eta Miren Amuriza bertsolariek hartu dute parte.

Irailaren 28an, San Migel egunaren bezperan, San Migel Kantari berezia antolatu dute. Izan ere, Andoni Egaña eta Miren Amuriza bertsolariek hartu dute parte. Ostiralean 19:30ean hasita, San Migelen han-hemenka ibiliko dira kantak eta koplak uztartuz. Arratsaldean bertan, sardina-jana ere antolatuta dago Ixatxak parkean.

San Migel Kantari elkarteak hartu du bere gain antolakuntza. Iaz ez zen bertsolaririk izan San Migeleko jaietan, baina aurten Basauriko Udalaren laguntzaz, posible izango da. Arkaitz Estiballes bertsolariaren laguntzarekin, prestaketa lanetan dihardu San Migel Kantari.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak