→Basauri

Angel Ligero nafarrak irabazi du Basauriko Sanfaustoetako kartelaren txapelketa

Gaur jakinarazi ditu Herriko Taldeak zeintzuk diren Basauriko jaiak iragartzeko erabiliko dituzten kartelak. Txapelketaren irabazlea Angel Ligero nafarra izan da, Peraltan jaiotako gizona. Kartelan bi abarka haundi agertzen dira tonu gorri eta kolorez inguratuta. Herriko saria Urtzi Zaratek irabazi du. Honena kolorez beteriko kartela.

Orain dela urte batzuk umeentzako saria martxan jarri zuen Herriko Taldeak, Zoroak koadrilaren eskutik. Hasieran pegatina txikiak zirenak, orain karteltxo bihurtu dira. Aurkeztuta guztien artean epaimahaiak Sofia Fernandezena aukeratu du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak