→Basauri

Animatzaile soziokultural lanpostua betetzeko deialdia zabaldu dute Basaurin

Basauriko Udal Kultur Etxeak deialdia zabaldu du zentroko arduraduna den animatzaile soziokultural lanpostua betetzeko. Aldi baterako erretiroagatiko errelebo-kontratua izango da, jardunaldi osokoa. Gehienez ere lau urtekoa izango da kontratua, erretiro partziala hartuko duen Kultur Basauriko 65 urtetik beherako langilearen ordez.

Lehiaketa bidezko hautatze-prozedura izango da eta eskatzaileek curriculum-a bidali beharko dute Kultur Basauriren bulegora (Kale Nagusia, 2). Era berean, eskabideak herri-administrazioen erregistroetan ere aurkez daitezke.

Merezimendu-lehiaketa gainditu eta plazarik lortu ez duten eskabideekin lan-poltsa eratuko dute Kultur Basaurin -Animazio atalean- lortutako puntuen araberako hurrenkeran, “etorkizunean beharrezkoak diren aldi baterako kontratazioetarako”.

ANIMATZAILE SOZIOKULTURALAREN FUNTZIOAK

Zentroko arduradun diren animatzaile soziokulturalek egin beharreko zereginetako batzuk dira: instalazioak egokiro erabiltzen direla zaintzea; zentroetako animazioa dinamizatzea, kudeatzea eta kontrolatzea; jarduerak bultzatzea; edota jendeari arreta ematea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak