→Basauri

Kanarietan borrokatuko du larunbatean Aratz Garmendia basauriarrak

basauri aratz kamikaze garmendia 2017 arnold fighters

‘Road to Bellator MMA Spain’ borrokaldia uztailaren 1ean izango da. Txapelketa irabaziz gero, kontratu profesionala lortuko luke Estatu Batuetan.

Bellator enpresa estatubatuarrak Aratz Garmendia borrokalari basauriarra hautatu du MMA Spain lehiaketan parte hartzeko. ‘Road to Bellator MMA Spain’ borrokaldia uztailaren 1ean izango da Kanariar Uharteetan.

‘Kamikaze’ Garmendia 66 kiloko kategorian arituko da. Aurkari izango du finalerdietan Aridane Romero eta hura garaitzekotan, Mikel Becerra eta David Mora borrokalarien arteko norgehiagokaren irabazlearekin neurtuko litzateke finalean. Txapelketa irabaztekotan, kontratu profesionala lortuko luke Estatu Batuetan.

BORROKALDIAK, TELEBISTAN

Mediaset enpresako Be Mad telebista-kanalak txapelketa emitituko du zuzenean uztailaren 1ean 22:00etatik aurrera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak