→Basauri

Areto Futbola eta Padel txapelketak ekainaren 16tik uztailaren 2ra Basauriko Artunduagan

Izen emateko epea ekainaren 5ean bukatuko da Padel txapelketarako eta Areto Futbolerako ekainaren 7ra arte luzatuko da epea. Lehiaketak Artunduaga kiroldegian ospatuko dira.

Basauriko Kirolaren Udal Erakundeak -Basauri Kirolak- udarako Areto Futbola eta Padel txapelketak antolatu ditu. Zehazki, ekainaren 16tik uztailaren 2ra arte ospatuko dira bi lehiaketak. Inskripzioak Artunduaga kiroldegian egin behar dira: Padel txapelketan izena emateko epea zabalik egongo da ekainaren 5era arte eta Futbol Aretorako ekainaren 7ra arte luzatuko da.

Areto Futbola herri mailako txapelketari dagokionez, oinarriak ondorengoak dira: 6 eta 10 jokalari arteko taldea osatu behar da; kapitain bat aukeratu, taldearen arduraduna eta ordezkaria izateko; gehienez, 8 talde maila bakoitzeko; eta, partaideen %50ak gutxienez Basauri Kirolak-eko bazkide izan behar du. Izena emateko salneurria emakumezkoen talde bakoitzeko 17 eurokoa da eta gizonezkoena 46 eurokoa.

Padel lehiaketan parte hartzeko salneurria 17 eurokoa da bikote bakoitzeko eta gehienez 16 bikotek hartu ahal izango dute parte. Txapelketaren egutegia ekainaren 12an argitaratuko da eta bi fase ezberdinduko dira: liga formatua eta kanporaketa zuzena. Partiduak astelehenetik ostiralera ospatuko dira 19:00etatik 22:00etara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak