→Basauri

Argazkiak | Bizi Kirola Euskarazekin bat egin dute ehunka umek Basaurin

Bizi Kirola Euskaraz ospatu dute Basauriko Artunduaga kiroldegian. Urtetik urtera gero eta parte-hartzaile gehiago biltzen dira hamaika kirol euskaraz bizitzeko asmoz: futbola, eskubaloia, esku-pilota, atletismoa, karatea, herri kirolak eta igeriketa, besteak beste.

Kamiseta eta motxila izan dira goizeko 10:00etatik arratsaldeko 14:00etara bitartean kirol ezberdinak euskeraz egin dituztenentzako sariak. Gainera, aurten, Euskaraldia ekimenarekin bat egin dute eta gizarte ariketa honetan izena emateko eskuorriak banatu dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak