→Basauri

Argazkiak | Dozenaka lagun batu dira Basauriko eraso matxista salatzeko

  • basauri eraso matxista 2018 abuztua elkarretaratzea 1
  • basauri eraso matxista 2018 abuztua elkarretaratzea 0
  • basauri eraso matxista 2018 abuztua elkarretaratzea 1
  • basauri eraso matxista 2018 abuztua elkarretaratzea 0

Asteartean Basaurin gertatutako eraso matxista salatzeko dozenaka lagun bildu dira Begoñako Andra Mari oinezkoen kalean. “Erasorik ez, erantzunik gabe” lelopean, Basauri eraso sexistarik gabeko “herri askea” aldarrikatu dute. Basauriko Udaleko alderdi guztietako ordezkariek (EAJ-PNV, PSE, BASAURI BAI, EH BILDU, PP) bai eta atxiki gabeko zinegotziak ere, erabateko gaitzespena adierazi dute gertatutako erasoa dela eta. Indarkeria matxista salatu eta horri aurre egiteko Udalaren konpromiso irmoa adierazi dute adierazpen instituzional batean.

basauri eraso matxista 2018 abuztua elkarretaratzea 1

Udalak jakitera eman duenez, Basauriko Udaltzaingoan dei bat jaso zuten (autonomia erkidegotik kanpo) eta horren bitartez jakinarazi zieten emakume bat jotzen eta mehatxatzen ari zirela emakumeak udalerri honetan duen etxebizitzan. Polizia etxebizitzara gerturatu zen eta  dena “hankaz gora” zegoela ikusi zueen, “apurtutako beira-zatiak zein barreiatutako likidoak” zeudela ikusi zuen. Poliziak biktimarekin hitz egin eta gero, nahiz eta hasieran hark erasoa onartu ez, onartu egin zuen gero eta lesioak ikusi zizkioten. Horrenbestez, 36 urteko gizonezkoa atxilotu zuen poliziak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak