→Basauri

Argazkiak | ‘Herriz eta Irriz’ Euskaraldia Basaurin piztu du Porrotxek

Ibaigane Kultur Etxean egin da hitzaldia // Geuria

Josemari Agirretxe Porrotx da. Lasartekoa. Lasartek 18.000 biztanle ditu, industrializazioarekin asko hazi zen herria, Euskal Herri kanpotik jendea bertara lan egitera joan eta azkenean bertan bizitzera gelditu ziren. Basaurik herritarren kopuruan bikoizten duen arren, badituzte antzekotasunak. Lasarte aitzindaria da Euskaraldiaren proposamena lantzen, esaterako, ‘Baietz 40 egun’ egitasmoarekin. Basauritik gertu, Hego Uriben, Arrigorriaga izan da aitzindari lanetan ibili dena, adibidez, ‘3 egun euskaraz’ ekimenarekin.

Joan den asteko Euskaraldiaren aurkezpen hitzaldian hogei bat lagun batu ziren Pozokoetxe Kultur Etxean. Ibaiganeko ‘Herrigintzaz eta Irrigintzaz’ hitzaldia, ostera, berrogehi bat lagun bildu ziren Josemari Agirretxe Porrotxen hitzaldian. Euskaraldia Basaurin sartzen ari denaren seinale.

Maiatzaren 5etik 17ra bitartean ospatzen ari den Euskal Astearen barruan dago kokatuta hitzaldia. Guztira, hamabost ekintza Euskal Astean, tartean, dantza ikastaroa, herri kirolak, ipuin kontalariak, bertso topaketa eta Finagako ibilbide gidatua, besteak beste. Ekintza nagusietako bat Mintzodromoa da. Aurten, hilaren 17an izango da Solobarria plazan, goizez (10:30- 12:00) eta arratsaldez (18:30-20:00). Izena emateko epea hilaren 7ra arte irekita dago.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak