→Basauri

Rass Ranger, Thunder Clap Sound System eta Bass Herri aritu dira Basauriko Roots Parkea jaialdian

Bederatzi urte egin ditu Roots Parkea reggae jaialdiak Basaurin. Abenduaren 15ean egin zuten jaialdia, Basozelaiko Gizarte Etxean. Besteak beste, Erresuma Batuko Rass Ranger musikari ezaguna izan zen Basaurin. 25 urte baino gehiago daramatza zuzenekoak eskaintzen reggae eta jungle drum bass eszenan. Thunder Clap Sound System taldeak ere badu Erresuma Batuarekin harremana, Euskal Herrian eta Londresen baititu haziak. Estatuko Roots Reggae Sound System garrantzitsuenetakoa da Thunder Clap. Eta azkenik, Bass Herri bizkaitarrak ere igo ziren oholtza gainera, musika jamaikarra Euskal Herrian herriz herri zabaltzeko asmoa duen taldea.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak