→Basauri

Argazkiak | Sardina-jan solidarioa antolatu du Zoroakek FormArte elkartearen alde

Urriaren 9an, asteartean, sardina-jan solidarioa egin dute Arizgoitin, Zoroak kuadrilak antolatuta. FormArte elkartearentzako bildu da diru guztia. Desgaitasun psikiko eta intelektuala duten pertsonentzako lan egiten duen elkartea da FormArte. Artearen eta irudimenaren bitartez, desgaitasun mota hauek dituzten pertsonen garapen pertsonala bultzatu nahi du elkarteak.


Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak