→Basauri

Arrate Orueta futbol kanpusa ekainaren 17an ospatuko da Basozelain

basauri futbola 2016 arrate orueta kanpusa 0

Emakumezko haurren futbol kanpusean izango dira 10:00etatik 13:00etara Arrate Orueta bera eta Tzibi Juaristi Athletic Clubeko jokalari ohiak.

Emakumezko haurren futbol kanpusean izango dira Arrate Orueta bera eta Tzibi Juaristi Athletic Clubeko jokalari ohiak

Ekainaren 17an, larunbatez, ospatuko da beste behin ere Arrate Orueta emakumezko haurren futbol kanpusa, Basconia Futbol Beterano Elkarteak antolatuta (Bafbe). 10:00etatik 13:00ak bitartean izango da kanpusa Basozelai Gizarte Etxean eta futbol zelaian eta Arrate Orueta bera eta Tzibi Juaristi jokalari ohiak izango dira hitzaldia eta ondorengo entrenamendua gidatzen.

Kanpusak udalerriko elkarte hauen babesa du: Baskonia Futbol Eskola, Ariz futbol taldea, Basauri Kirolak eta Basauriko Udala.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak