→Basauri

Arrazakeria eta xenofobiaren kontrako ekimena martxoaren 21ean Basaurin

Martxoaren 21ean Arrazakeria eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da eta Basaurin bakearen aldeko ekimena egingo dute. Hain zuzen, paperezko kurriloak askatuko dituzte herrian zehar.

Ekimena Echando Raices Kulturarteko Zentroak antolatu du. Horretarako herritarren partaidetza bilatuko du martxoaren 20ra bitartean: kurriloak egiteko tailerra eskainiko dute zentroan bertan (Agirre Lehendakaria kalea, 4) 17:00etatik 20:00etara.

Antolatzaileek diotenez, “zentrora etorri ezin duenak, etxetik ere parte har dezake: kurriloak egin eta martxoaren 21a baino lehen Zentrora ekarri“. Martxoaren 21ean egin dituzten kurriloak askatuko dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak