→Basauri

Koldo Etxebarria eta Luis Miguel Gomez artista basauriarrak saritu dituzte

basauri artea 2015 gomez sarriugarte etxebarria

Etxebarriak Carsarte sarietako akzesita irabazi du eta Gomezek pintura azkarra ardatz duen Catedral de Burgos lehiaketaren bigarren saria.

Etxebarriak Carsarte sarietako akzesita irabazi du eta Gomezek pintura azkarra ardatz duen Catedral de Burgos lehiaketaren bigarren saria

Koldo Etxebarria eta Luis Miguel Gomez artista basauriarrek artearen inguruko sariak jaso dituzte berriki. Alde batetik, Etxebarriaren Más allá de las formas obrak VIII. Carsarte lehiaketako sarietako bat jaso du. 600 euroko akzesita, alegia. Carsa aholkularitzak Etxebarriari lau alditan eman dio saria lehiaketa honetan.

Bestetik, Luis Miguel Gomez artistak pintura azkarraren AXA-Catedral De Burgos lehiaketaren bigarren saria eskuratu du (2.500 euro).

Iazko irailean Etxebarria eta Gomez izendatu zituzten Albaceteko museoaren Arte Plastikoen XII. Bienalean parte hartzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak