→Basauri

Koldo Etxebarria eta Luis Miguel Gomez artista basauriarren lanak Albaceteko bienalean

basauri artea koldo etxebarria luis miguel gomez 2016 pintura albacete bienal

Aurtengo deialdira nazioarteko 300 proposamen inguru aurkeztu dira eta horietatik 30 lan besterik ez dituzte aukeratu, tartean Basauriko pintoreenak.

Basauri artearen munduan bidea egiten ari da beste behin ere. Oraingoan, Koldo Etxebarria eta Luis Miguel Gomez pintoreak izendatu dituzte Albaceteko museoaren Arte Plastikoen XII. Bienalerako. “Nazioarteko izaera du erakusketak eta Estatuko bienalik garrantzitsuenetarikoa da hau“, dio Etxebarriak.

Aurtengo deialdira nazioarteko 300 proposamen inguru aurkeztu dira eta horietatik 30 lan besterik ez dituzte aukeratu. Gomezek Sueño filosófico en el jardín de Leonardo Da Vinci lana aurkeztuko du eta Etxebarriak Poetics of human space delakoa.

Hautaketa prozesuan epamahia osatu dute Antonio Lopez pintoreak, Guillermo Solana Thyssen Museoko zuzendariak, Julio Lopez Hernandez eskultoreak eta Luis Mayo pintore eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasleak.

Gora