→Basauri

Artestura Feministak lehiaketa jarri du martxan Emakumeen Etxeen Sareak

basauri marienea artestura feministak lehiaketa 2017 emakumeen etxeen sarea

Lehiaketaren helburua da emakumeen sormena eta produkzio artistikoa bultzatzea. Lanak aurkezteko epea irailaren 29ra arte egongo da zabalik

Lehiaketaren helburua da emakumeen sormena eta produkzio artistikoa bultzatzea. Lanak aurkezteko epea irailaren 29ra arte egongo da zabalik

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Emakumeen Etxeen Sareak beste proiektu bati ekin dio. Iaz Testurak bertso-saioa programatu zuen sareko kide diren udalerri guztietan eta aurten Artestura Feministak lehiaketa jarri du martxan.

Lehiaketa honen helburua da emakumeen sormena eta produkzio artistiko feminista bultzatzea, ikusgarri egitea eta aintzat hartzea haien lanak, “artea sortzen ari diren artista emakumeak ezagutzera emateko, artea lanbide izan edo ez izan“, diote lehiaketaren oinarriek.

Adierazpen artistiko ezberdinak onartuko dira, ikus-entzunezkoak izan ezik. Hau da, marrazkiak, margolanak, diseinu grafikoko lanak, eskulturak, zeramikak, argazkiak edota komikiak aurkez ditzakete interesdunek.

4.800 EURO, SARITAN

400 euroko 8 sari eta 200 euroko 8 aipamen berezi emango dituzte. Hau da, udalerri bakoitzeko Emakumeen Etxe bakoitzak sari eta aipamen berezi bana kudeatuko ditu.

Lehiaketan parte hartu nahi duenak epea zabalik du irailaren 29ra arte. Lanak sareko edozein herritako udal erregistroan aurkeztu ahal izango ditu, jendaurreko ordutegian. Basaurin, Marienean jasoko dituzte lanak. Lehiaketaren oinarriak hemen irakurgai.

Epaimahaiak aukeratutako lanekin erakusketa ibiltaria antolatuko du Emakumeen Etxeen Sareak.

EAEko Emakumeen Etxeen Sarearen kide dira: Basauriko Marienea, Arrasateko Emakume Txokoa, Azpeitiko Emakumeen Txokoa, Donostiako Emakumeen Etxea, Durangon Andragunea, Eibarren Andretxea, Ermuko Emakumeen Topalekua eta Ondarroan Etxelila Emakumin Topaleku.
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak