→Basauri

Aske geratu da Leire Etxebarria preso basauriarra

Leire Etxebarria ETAko presoa aske geratu da Algecirasen. Basauritik 1.049 kilometrotara zegoen kartzelaratua.

Leire Etxebarria, senide eta lagunekin, Algeciraseko Botafuego espetxetik atera berritan. Kamisera morea dauka Leirek // Ernai Basauri

Leire Etxebarria euskal presoa aske geratu da Algecirasen. Basauritik 1.049 kilometrotara zegoen kartzelaratua. Bentako plazan egingo diote lehen harrera basauriarrari.

Gaur egun, 280 euskal preso baino gehiago daude espainiar eta frantziar estatuko 74 kartzelatan, eta bai familiek bai hurbilekoek modu bertsuan bizi dute dispertsioa. Hego Uribe eskualdeari dagokionez, 17 preso daude oraindik etxetik ehunka kilometrotara dispertsatuta. Horiez gain, lau iheslari eta deportatu bat badaude ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak