→Basauri

32 urteko basauriar bat atxilotu dute laban batekin mehatxuak egitea egotzita

basauri atxiloketa 2017 arma zuria

Ekainaren 23an, ostiralez, 08:15ean Basauriko Udaltzaingoak 32 urteko J.F.D.G. herritarra atxilotu zuen, kalean laban batekin mehatxuak egitea leporatuta.

Ekainaren 23an, ostiralez, 08:15ean Basauriko Udaltzaingoak 32 urteko J.F.D.G. herritarra atxilotu zuen, kalean laban batekin mehatxuak egitea leporatuta. Lapurreta bortitzak egiteagatik polizia-aurrekariak zituen atxilotuak.

Poliziak hiru herritar antzeman zituen oihuka herriko erdigunean dagoen jokoetako eta apustuetako taberna baten kanpoaldean, Nagusia kalean. Udaltzainak bertaratu zirenean, ustezko erasotzailea korrika aldegin zuen Agirre Lehenedakari kaletik, 33 zentimetroko sastakaia (22 zentrimetroko orria) agerian zuela. Ihesean zihola, auto batek jo eta lurrera erori zen. Orduan arma kendu eta atxilotu zuten udaltzainek.

Poliziaren esanetan, jokoetako eta apustuetako tabernan zegoen bezero bat eta bertako arduraduna mehatxatu zituen. Atxilotua epailearen esku utzi dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak