→Basauri

Azaroaren 22an Basauriko Hitz Gurutzatuen IV. Txapelketa ospatuko da

basauri hitz gurutzatuen txap 2014

Lehiaketa 09:30ean hasiko da Eskarabila txokoan. Parte hartu ahal izateko izena ematea beharrezkoa da. Telefonoz, emailez edo Bolintxu euskaltegira hurbilduz egin daiteke inskripzioa.

Hitz Gurutzatuen Txapelketa Basauriko Bolintxu AEK euskaltegiak duela lau urtetatik hona antolatzen du eta Hego Uribeko edozeinek parte har dezake. Hitzordua 09:30ean da Eskarabila txokoan –Renfe geltokiaren ondoan-. Egunean bertan sari banaketa eta “mokadutxo bat hartzeko aukera” ere egongo da.

Izena emateko Bolintxu AEK-k honakoak errazten ditu: 94 440 82 64 telefonoa, bolintxu@aek.org helbide elektronikoa edo Solobarria plazako bulegoa bera ere.

CARTEL 2014.psd

Gora