→Basauri

Azaroaren 29an 12 orduko Basaurin Be Bagara

basauri basaurin be bagara 2014 portada

19. Korrika hemen da eta Ba­saurin Be Bagara ekimenak or­dezkaritza izango du oraingoan ere: “2012ko abenduaren 2an Basaurin Be Bagara ozen aldarri­katzen hasi ginen auzolan eder batean. Zenbait hilabete geroa­go Korrikarekin ‘Euskara eman genion elkarri’ beste behin ere. Eta gero eta argiago dugu bidea elkarrekin egiteak Euskahaldun­du egingo gaituela”, diote eki­meneko arduradunek.

Euskalgintzako kilometroan lekukoa nork eramango duen erabakitzen ari ziren bitartean, Euskarabilakoek “ideia zoroa” izan zuten: “Zergatik ez osatu oraintxe, aurtengo Basaurin Be Bagara eki­meneko aurkezle taldea, beraiek izan daitezen lekuko eramaileak?”.

Horiek horrela, boskotea sortu zuten: Sonia Jimenez, Joseba Ibarra, Leire Amarika, Aitor Briongos eta Itziar Ituño. Lekukoa elkarrekin era­mateaz gain, azaroaren 29an ohol­tza gainera igoko dira Basaurin Be Bagara ekimeneko aurkezle lanak egiteko. Hamabi orduko egitaraua prestatuko dute antolatzaileek. Da­tozen hilabeetan lotuko dute egu­neko egitaraua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak