→Basauri

Azaroaren 2an, igandean, ospatuko da Basauriko XXXVI. Herri Krosa

basauri herri krosa 2014

Igandeko herri lasterketa 11:00etan hasiko da Artunduaga Kiroldegitik abiatuta. Kategoriaren arabera bi zirkuitu mota daude: batetik 11 kilometrotakoa, eta bestetik, 3,3 kilometrokoa. 

San Jose Ikastetxeko ikasle ohiek antolatuta, Basauriko XXXVI. Herri Krosa ospatuko da igande honetan, azaroaren 2an. Basauriko zein inguruko herrietako jendeak parte har dezake, adina edozein delarik ere. Javi Landeta antolatzaileak esaten duenez, “Basauriko lasterketarik jendetsuena da. Parte hartze handia dago“.

Lasterketan parte hartzeko epea jadanik zabalik dago elkartearen bulegoetan -San Jose Ikastetxean bertan-. Gaur, hilak 30, 18:00etatik 20:30ak arte eman ahal izango da izena bulegoan. Bestela, online edo lasterketa egunean bertan ere izena eman daiteke: 09:00etatik 10:45ra bitartean. Ordaindu beharreko kuota euro batekoa edo 5 eurokoa izango da kategoriaren arabera.

 

Gora