→Basauri

Azaroaren 30ean ospatuko da Basaurin Be Bagara, lipdub erraldoi batekin

basauri basaurin be bagara 2013 kareaga

Basaurin Be Bagara herri ekime­na martxan da berriro ere. Aurten, azaroaren 30ean ospatuko da, igandearekin, eta, beste behin ere, “Basaurin euskaldunak bagarela lau haizeetara” aldarrikatu nahi dute antolatzaileek. Horretarako, lipdub bat antolatzen ari dira, Arizgoiti pla­zatik atera eta Solobarrian bukatuko dena, Nagusia kalea zeharkatuz.

Basaurin Be Bagaratik adierazi dutenez, “lantzen ari garen ideia­ren arabera, goizean soilik ospatuko dugu jaia, bazkariarekin bukatzeko. Nabarmendu nahi dugu, herriko edozein elkartek, lantegik, norba­nakok, ikastetxek edo taldek dau­kala bertan parte hartzeko tokia eta, nola ez, baita Udaleko ordezkariek ere”, diote.

Euskalgintza sozialaren eta ins­tituzionalaren arteko elkarlana sa­kontzeko unea dela adierazi dute Basaurin Be Bagaratik. “Euskal gizar­tean erabileraren aldeko dinamikak eta euskararen aldeko motibazio sozialak indartzeko momentua da”. Ekimenak gero eta oihartzun gehia­go izan dezan elkartetik zera alda­rrikatzen dute: “Euskaltzale guztiok norabide berean jokatu behar dugu, hizkuntzaren alde aktibatu, beti go­goratuz gehiago dela batzen gaitue­na banatzen gaituena baino”.

Gora