→Basauri

Azkuenaga Bustinza enpresa demandatu du Udalak itzuli behar dizkion lokalak entregatzeko

basauri udaletxea

Basauriko Udalak demanda jarri du Construcciones Azkuenaga Bustinza eraikuntza-enpresaren aurka, lagatu behar dizkion hiru lokalak entrega ditzan.

Basauriko Udalak demanda jarri du Construcciones Azkuenaga Bustinza eraikuntza-enpresaren aurka, lagatu behar dizkion hiru lokalak entrega ditzan

Arizgoitiko plazako etxebizitzak altxatu zituztenean baimendutako eraikigarritasuna gainditzeagatik konpentsazioan eman behar dituzte lokalak

Construcciones Azkuenaga Bustinza eraikuntza-enpresaren aurkako demanda jarri du Basauriko Udalak Bilboko Lehen Auzialdiko Epaitegian, enpresak 2007an sinatutako hitzarmena bete eta agiri hartan adierazitako hiru higiezinak Udalari entrega diezazkiola eskatzeko.

Arizgoiti plazako 2. zenbakiko eraikinerako hirigintza-hitzarmena onetsi zuen Udalbatzak 2007. urtean. Horren bitartez, Construcciones Azkuenaga Bustinza enpresak konpromisoa hartu zuen Udalari bi lursail eta lokal bat entregatzeko, doako lagapenean, aipatutako eraikinaren eraikigarritasuna hazi izanak interes publikoari eragindako kalteen ordainetan. 2010ean hitzarmena aldatzea onetsi zuen Udalbatzak, eraikuntza-enpresak hala eskatuta: bi lursail eta lokal baten ordez, hiru lokal lagako zizkion Construcciones Azkuenaga Bustinzak Udalari.

Azkuenaga Bustinza eraikuntza-enpresak Udalari entregatu behar dizkion lokalak Kareaga Goikoa kalean daude kokatuta. Lokal hauek lagatzearen arrazoia honakoa da: Arizgoitiko plazako etxebizitzak altxatu zituztenean baimendutako eraikigarritasuna gainditzeagatik konpentsazioan eman behar ditu Azkuenaga Bustinza enpresak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak