→Basauri

“Bank Bang” antzezlan parte-hartzailea maiatzaren 29an Basauriko Marienean

basauri antzerkia bank bang marienea 2015

Basauriko emakumeek eta Mobiolak talde artistikoak sortu dute “Bank Bang” antzezlana. Ikusleek emakume-talde batek zuzendutako lapurreta bitxi batean parte hartu nahi duten ala ez erabaki beharko dute.

basauri antzerkia bank bang marienea kartela 2015Basauriko elkarteetako emakumeek eta Mobiolak kolektibo artistikoak “Bank Bang” antzezlana sortu dute. Lan honetan ikusleek zeresana izango dute. Izan ere, banku-bulego batean gauzatuko den ekintzan parte hartzera gonbidatuak izango dira eta, “umore kritikoaren bitartez, ikusleek emakume-talde batek zuzendutako lapurreta bitxi batean parte hartu nahi duten ala ez erabaki beharko dute“, diote Setem GGKE elkartetik.

Antzezlana maiatzaren 29an izango da 20:00etan Marienea Basauriko Emakumeen Etxean. Basauriko Udalaren laguntza ere jaso du. Sarrera librea izango da, toki guztiak bete arte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak