→Basauri

Baqueira Beretera irteera antolatu du Basauri Kirolakek hilaren 20tik 22ra

arrigorriaga astun elurretara irteera 2014

Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago Artunduaga kiroldegiko bulegoetan, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Urtero egin izan duen bezala, Basauri Kirolak erakundeak eski eta snow irteera antolatu du urtarrilaren 20tik 22ra bitartean Baqueira Beret eski-estaziora. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago Artunduaga kiroldegiko bulegoetan, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Gehienez ere 50 lagunentzako lekua egongo da.

Bazkideek 171 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnak 176 euro. Prezioak bere gain hartzen ditu joan-etorriko autobusa, ostatua (gosaria barne), igogailu mekanikoak bi egunez, gida eta istripuetarako asegurua.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak