→Basauri

“Barbantxo” 3D multimedian ikusteko aukera urtarrilaren 25ean Social Antzokian

basauri barbantxo 3D antzerkia

Umeentzako antzerkia 12:30ean hasiko da Basauriko Social Antzokian. Sarrera 4 eurotan dago salgai. Ikusleak 3Dko betaurrekoak jantzi beharko ditu.

Igande honetan, urtarrilak 25, “Barbantxo” antzezlana Basaurira etorriko da Logela Multimediaren zuzendaritzapean. Antzerkia 3D multimedian ikusiko dute bertaratuek, ume zein gurasoek. Hitzordua 12:30ean izango da Social Antzokian. Sarrerak 4 euroren truke daude eskuragarri.

“BARBANTXO”

Barandiaranek pertsonaien tamaina txikia komunean duten ipuin klasikoen euskal aldaerak jaso zituen. Logela Multimediak ipuin horien pasarte batzuk gaurkotu ditu. Ama ohean gaixorik dago eta Barbantxo txiki eta bihurriak basoan lanean ari den aitari janaria egin eta eramango dio. Amak Barbantxori 3Dko betaurrekoak emango dizkio bidean gertatu daitezkeen arriskuei aurre egiteko. Barbantxok betaurrekoak janzten dituen momentuan publikoak ere jantziko ditu.

Fitxa artistikoa:

Antzezleak: Amaia Lizaranzu, Leire Olaran

Egilea: Sonia Villamor

Zuzendaritza: Logela Multimedia

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak