→Basauri

Edurre kuadrilak 2015ean botatako Eskarabilera Landetan agertu da

2015eko Eskarabilera Landen eskualdeko Parentis En-Born herrian agertu da, Frantzian. Orduan, Edurre kuadrillak bota zuen zerura Eskarabilera.

2015eko Eskarabilera Landetan agertu da // Argazkia: Herriko Taldeak

2015eko Eskarabilera Landen eskualdeko Parentis En-Born herrian agertu da, Frantzian. Orduan, Edurre kuadrillak bota zuen zerura Eskarabilera. Gogoratzea, 2017koa Frantzian agertu zela, Normandian, eta 2014koa Dordoña eskualdeko Sarlat herrian agertu dela aurten ere. Urte berezia, gainera, Basauriko jaien 50. urteurrena delako.

Herriko Taldeak-ek sare sozialetan zabaldu duenez, pertsona batek Basauriko Udalera deitu du jaietako buru bat agertu dela pinudi batean esateko. “Istorioa benetan berezia da. Frantzian mendi ibilbidea egiten ari ziren bi lagun hizketan ari zirela, batek adierazi zion plastikozko buru bat zuela bere etxean.

Martxoan berea den lurzoru batean aurkitu zuen pinu batetik eskegita eta barruan gutun bat zuela, baina ez zuela ulertzen bertan idatzita zegoena. Lagunak, gazteleraz bazekiela, Basauriko Udalera deitu egin du gertatutakoa adierazteko”, diote Herriko Taldeaketik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak