→Basauri

2015eko Eskarabileraren bila joango da asteburu honetan Edurre Frantziako Landetara

Landetako eskualdeko Parentis-en-Born herrian topatu zuen bertako herritar batek 2015ean Basauriko Arizgoiti plazatik zerura botatako Eskarabileraren burua.

Eskarabilera Landetako eskualdeko Parentis En-Born herrian // Argazkia: Herriko Taldeak

Landetako eskualdeko Parentis-en-Born herrian topatu zuen bertako herritar batek 2015ean Basauriko Arizgoiti plazatik zerura botatako Eskarabileraren burua

2015eko Eskarabilera Landetako eskualdeko Parentis En-Born herrian agertu zen, Frantzian, 2018ko urrian. Orduan, Edurre kuadrillak bota zuen zerura Eskarabilera. “Basauriko Udaletik Herriko Taldeakera deitu zuten jakinarazteko beste Eskarabilera bat agertu zela. Gurea dela esan ziguten, maorien pegatina baitzuen buruan“, dio Asier Ogiza Edurre kuadrilako kideak. “Istorioa benetan berezia da. Frantzian mendi ibilbidea egiten ari ziren bi lagun hizketan ari zirela, batek adierazi zion plastikozko buru bat zuela bere etxean. Martxoan berea den lurzoru batean aurkitu zuen pinu batetik eskegita eta barruan gutun bat zuela, baina ez zuela ulertzen bertan idatzita zegoena. Lagunak, gaztelaniaz bazekienez, Basauriko Udalera deitu zuen”, azaldu dute Herriko Taldeaketik.

Edurre kuadrillako 52 lagun eta Herriko Taldeakeko lau kide joango dira otsailaren 9an Eskabarilera bila: “Larunbatean Basauritik irten eta igande arratsaldean iritsiko gara gure buruhandi maitearekin”, diote.

Berezitasun bezala Basauriko jaien sorreraren 50. urteurrena iaz izan zen, eta 2018an hiru Eskarabilera agertu ziren: 2017koa (Zigorrak) Normandian, 2014koa (Zoroak) Dordoñan eta 2015ekoa (Edurre) Landetan.

Eguneraketa. Edurre kuadrillak badu 2015eko Eskarabileraren burua. Hona hemen Frantziako Landetatik bidalitako argazkiak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak