→Basauri

Basaurik Gobernantzaren Bikaintasuneko Europako zigilua jaso du

Euskadiko bederatzi udal ziren hautagai Gobernantzaren Bikaintasuneko Europako zigilua (ELoGE) eskuratzeko. Horien artean bost udalek lortu dute europar zigilua: Basauri, Irun, Urnieta, Ermua eta Leioa. Zigilua emateko, gobernantza onaren 12 printzipioetan oinarritu dira: Hauteskundeak eta ordezkaritza eta parte-hartze bidezkoak; Erantzuteko gaitasuna; Efizientzia eta eraginkortasuna; Gardentasuna; Zuzenbide-estatua; Portaera etikoa; Eskumenak eta gaitasunak; Berrikuntza eta aldaketaren aurrean irekita egotea; Jasangarritasuna eta epe luzerako orientazioa; Finantza-kudeaketa osasungarria; Giza eskubideak, dibertsitate kulturala eta kohesio soziala; eta Kontu ematearen beharra.

Europako Zigiluaren xedea da “tokiko eragileen ekintzak mobilizatu eta suspertzea, herritarrek gobernantza on eta demokratiko batez goza dezaten, zerbitzu publikoak etengabe hobetuz, herritarren parte-hartzearekin eta espero bezalako ordezkari politikoekin“. 

Bost udaletako ordezkariek jaso dituzte kristalezko dodekaedroak gaur Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egin duten ekitaldian. Basauritik Andoni Busquet alkatea izan da ekitaldian. Ekitaldia EUDELeko elkarteburu Imanol Landak eta Europako Kontseiluko ordezkari Alina Tatarenkok gidatu dute.

Parte hartu duten gainerako lau udalek (Beasain, Elgoibar, Galdakao eta Mungia) euren konpromisoa berriztu dute, etengabeko hobekuntzarako eta praktika onak elkartrukatzeko tresna honekin.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|