→Basauri

Malmasin mendira egunero igotzeko erronka luzatu du Basauri Sano Bizi sareak

#Malmasin365 erronka zabaldu du Basauri Sano Bizi tokiko osasun sareak. Erronkaren helburua da urtebetean egunero, 365 egunetan, Malmasin mendira igotzea eta tontorrean argazki bat egitea.

Erronkaren helburua da urtebetean egunero Malmasin mendira igotzea eta tontorrean argazki bat egitea // Argazkia: Senderioja

#Malmasin365 erronka zabaldu du Basauri Sano Bizi tokiko osasun sareak. Erronkaren helburua da urtebetean egunero, 365 egunetan, Malmasin mendira igotzea eta tontorrean argazki bat egitea. Ekimena apirilean hasi da eta 2020ko apirilera arte luzatuko da.

Hilero argazkirik bereziena edo originalena sarituko dute, eta sariak ekimenean parte hartuko duten Basauriko klub eta erakundeen dohaintzak izango dira. Gainera, bi sari berezi ere banatuko dituzte: bata urrian eta bestea 2020ko apirilean, Kareagako Mendi Martxarekin bat eginez.

Nola parte hartu?

#Malmasin365 erronkan parte hartzeko interesdunek hiru pauso hauek jarraitu beharko dituzte:
1. Basauri Sano Bizi orrialdeari ‘atsegin dut’ eman Facebook edota Instagramen.
2. Malmasin mendiaren tontorrean argazki bat egin eta Facebook edota Instagramen igo (gutxienez pertsona bat agertu beharko da).
3. Basauri Sano Bizi argazkian etiketatu eta #malmasin365 traola idatzi.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak