→Basauri

Athletic, Alaves, Reala, Espanyol, Havre eta Basauriko Selekzioa, 2019ko Piru Gainza Torneoan

Ekainaren 1ean eta 2an ospatuko da Piru Gainza Torneoa Soloarteko futbol zelaian. Basauriko Selekzioa, Athletic Club, Alaves, Real Sociedad, Espanyol eta Frantziako Havre Athletic Club lehiatuko dira aurten.

Basauriko Selekzioa eta Athletic Cluben arteko norgehiagoka iaz // Geuria

Ekainaren 1ean eta 2an ospatuko da Piru Gainza Torneoa Soloarteko futbol zelaian. Aurten txapelketak 21. edizioa beteko du eta Basauriko Selekzioaz gain, Athletic Club, Alaves, Real Sociedad, Espanyol eta Frantziako Havre Athletic Club arituko dira.

Aurrekoetan bezala, bi multzo izango dira: lehenengo multzoan daude Athletic Club, RCD Espanyol eta Havre Athletic Club, eta bigarrenean Basauriko Selekzioa, Real Sociedad eta Deportivo Alaves. Iaz Errealak irabazi zuen txapelketa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak