→Basauri

A17an erabakiko dute basauriarrek hirigintza planarekin arre edo so egitea

basauri pozokoetxe trenbidea 2015

Udalbatzak emaitza aintzat hartuko du betiere herritarren %20ak parte hartzen badu, eta baiezko eta ezezko bozken arteko aldea %5ekoa edo handiagoa bada.

Pozokoetxeko trenbide multzoa kentzeak auzoa modu zuzenean herriko erdigunearekin lotuko luke // Geuria

Udalbatzak emaitza aintzat hartuko du betiere herritarren %20ak parte hartzen badu, gutxienez, eta baiezko eta ezezko bozken arteko aldea %5ekoa edo handiagoa bada

Basaurik lehen herri-kontsulta hartuko du abenduaren 17an, igandez. Iaz epaitegiek gelditu zuten San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe inguruko eremua eraberritu ahal izateko herri galdeketa, baina uztailean, Ministro Kontseiluak berau burutzeko baimena eman zuen, Udalak hala eskatu ostean.

Galdera ondorengoa izango da: “Ados zaude San Fausto-Bidebieta-Pozokoetxen hiri-berrikuntzako proiektu hau egitearekin?”. Kontsulta politikoki loteslea izan dadin, udalbatzak horrela onartu baitu, biztanleen %20ak hartu beharko du parte, gutxienez, eta gehiengo kalifikatua lortu beharko du, hau da, proiektuaren aldeko edo kontrako botoen diferentzialak, gutxienez, %5ekoa izan beharko du. Iaz egitekoa zen galdeketan parte-hartzea %30ean zehaztuta zegoen, “Euskadiko hauteskundeekin batera ospatzekoa zelako eta parte hartzea egun horretan handiagoa izango zelako”, azaldu du Andoni Busquet alkateak. Aurten, basauriarrek bestelako bozketarik ez dutenez, parte-hartzea %20ra jaistea erabaki dute.

Hamasei hautetsontzi jarriko dira bozak egin ohi diren hamaika hauteslekuetan: CIPEB zena, Sofia Taramona, Arizko Dorretxea, Basozelai ikastetxea, Ibaigane Kultur Etxea, Udal Euskaltegia, Pozokoetxe Kultur Etxea, Musika Eskola, San Jose, Kareaga eta Bizkotxalde ikastetxea. Horiek guztiak goizeko 9:00etan ireki eta arratsaldeko 20:00etan itxiko dira.

Hauteskunde-kanpaina

Herri-galdeketa bada ere, ohiko bozken funtzionamendua izango du. Hala, hauteskunde-kanpainak hasiera eta bukaera izango ditu: abenduaren 1eko 00:00etan hasi eta 15eko 24:00etan amaitu. Abenduaren 16a, larunbata, gogoeta-eguna izango da, eta, beraz, debekatuta egongo da kanpaina-ekitaldiak egitea.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|