→Basauri

Ingalaterrako eta Alemaniako abesbatzak izango dira aurtengo BAT Musika Topaketan

Basauri BAT Gospel Living Water Korua

Horiez gain, Durangoko, Santanderreko eta Basauriko abesbatzek hartuko dute parte XLIV. Basauriko Ahots-Musika Topaketan, urriaren 21etik azaroaren 11ra.

Horiez gain, Durangoko, Santanderreko eta Basauriko abesbatzek hartuko dute parte XLIV. Basauriko Ahots-Musika Topaketan, urriaren 21etik azaroaren 11ra

Urriaren 21ean itzuliko da 44. urtez Basauriko Ahots-Musika Topaketa (BAT). “Zailtasunak zailtasun aurrera egin dugu eta jaialdi biribila daukagu aurten ere iazkoari inbidiarik izango ez diona”, diote Basauri Koral Elkarteko kideek, antolatzaileek: “Maila handiko topaketa eta berritzailea prestatu dugu aurtengoan ere”.

“Berriro ere ikuspegi irekiago bat eman nahi izan diogu Topaketa honi, iraganean bezala, jatorri global eta internazionalagoa erakutsiz”, diote. Gauzak horrela, nazioarteko bi abesbatza etorriko dira Basaurira: Ingalaterrako Camerata Chamber Choir eta Alemaniako Collegium Vocal Hannover. Horiez gain honakoek hartuko dute parte BATen: Amaia Urzainki sopranoa eta Robert Ovieto pianista (Durango), Ars Poliphonica (Santander), Soinu Bidea (Basauri) eta Basauri Koral Elkartea (Basauri) 

BAT 2017 – EGITARAUA

Urriak 21, larunbata
20:00 Amaia Urzainki eta Robert Oviedo (Durango). San Pedro eliza, doan

Urriak 22, igandea
19:30 Camerata Chamber Choir (Wight irla, Ingalaterra). San Pedro eliza, doan

Azaroak 4, larunbata
20:00 Collegium Vocal Hannover (Alemania). San Pedro eliza, doan

Azaroak 5, igandea
19:30 Soinu Bidea (Basauri). San Pedro eliza, doan

Azaroak 10, ostirala
20:00 Ars Poliphonica (Santander). San Pedro eliza, doan

Azaroak 11, larunbata
20:30 Basauri Koral Elkartea (Basauri). Social Antzokia, 6 euro
Aurten Basauri Koral Elkarteak Social Antzokiko agertokian “Mocedades–El Consorcio”-ren errepertorio oso bat abestuko du. 50 urteko ibilbideari omenaldi originala eta berritzailea egiteko merezimendu osoz.

Gora