→Basauri

Bi pertsona inputatu dituzte Basaurin alkoholaren menpe gidatzeagatik

basauri udaltzaingoa kotxea 2013 bidebieta irratia

Alkoholaren menpe gidatzeagatik bi pertsona inputatu dituzte asteburu honetan Basaurin. Atxilotuetako bat Galdakao-Usansolo Ospitalera eraman zuten.

Basauriko Udaltzaingoaren ibilgailua // Bidebieta Irratia

Alkoholaren eraginpean gidatzeagatik bi pertsona inputatu dituzte asteburu honetan Basaurin. Otsailaren 10ean, larunbatez, 07:00ak aldera Basauriko Udaltzaingoak gidari bat antzeman zuen Agirre Lehendakaria kalean (Menendez Pelaio bidegurutzetik Boluetaruntz zihoan) maniobra arraroak eginez eta ibilgailua lerro zuzenean mantentzeko gai ez izanez. Agirre Lehendakaria kaleko lurpeko pasabidean kolpatzeko zorian zela, Kareaga Behekoa kalean atxilotu zuten udaltzainek 39 urteko Nojako bizilaguna (M.B.G.). Momentuan bertan alkohol eta droga probak egin zizkioten eta alkohol (0,44 g/l) eta kokaina antzeman zizkioten.

Ondoren, Ertzaintzatik abisua jaso zuen Basauriko Udaltzaingoak beste gidari bat antzeman zutela zabuka Bilbotik Kareaga auzoruntz, ibilgailuko karterra herrestan eramanez eta alkoholaren menpe zihoalaren zantzuekin. 32 urteko Basauriko herritarrak (U.G.G.) ibilgailua gelditu zuen eta kotxetik irten zen, baina ez zuen guztiz geldiarazi eta aparkatuta zegoen beste ibilgailu baten kontran harrapatuta gelditu zen. Arnas egiteko zailtasunak zituen eta konortea galdu zuen. Egoera horren aurrean, Udaltzaingoaren ibilgailuaz lagunduta inputatuaren kotxea mugitu eta zauritua Galdakao-Usansolo Ospitalera eraman zuten.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|