→Basauri

Aniztasun sexualaren alde herritarren partaidetza bilatuko du Marieneak

basauri homofobiaren aurkako eguna 2018 maiatzak 17 manifestua

Basauriko lau puntu esanguratsuetan eskailerak ostadarrearen koloreekin margotu dituzte: udaletxe aurrean, Pozokoetxe-Bizkotxalde parkean, Marienean eta Ixatxak parkean.

Manifestua irakurri dute maiatzaren 17an udaletxeko eskaileretan // Geuria

Maiatzaren 17a Homofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Egun horren harira, eta aldarrikapen gisa, aniztasun sexualaren aldeko ekintza antolatu dute Marieneako Sexu Informazio Bulegotik: “Aniztasuna gizakiaren oinarrizko ezaugarri bat da, pertsona paregabeak egiten gaituena hain zuzen ere. Aniztasunaren balioa aitortzea gizarte baliotsuak eraikitzeko ezinbestekoa da”, diote.

Basauriko lau puntu esanguratsuetan eskailerak ostadarrearen koloreekin margotu dituzte: udaletxe aurrean, Pozokoetxe-Bizkotxalde parkean, Marienean eta Ixatxak parkean. Ekintza honekin argazki lehiaketa moduko bat jarri dute martxan ekainera bitartean. Parte hartu nahi duenak eskaila bat aukeratu eta argazki bat atera beharko du, “erakutsiz gure oinarria Aniztasun Sexuala dela”. Ondoren, marienea@basauri.eus helbide elektronikora bidali behar du argazkia.

Opariak partaide guztientzako

“Argazki lehiaketa izendatu arren, izatez ez da lehiaketa bat izango. Parte-hartzaile guzti-guztiek opari bat jasoko dute”, diote Marieneatik: “Zure publikazioa partekatzen dugunean Marieneara hurbildu behar zara zure opari sorpresaren bila!”. Argazki-ekintza honetan parte hartzeko epea zabalik egongo da maiatzaren 17tik ekainaren 28ra bitartean (LGTBIQ fobiaren aurkako egunetik Sexu Askapenerako Nazioarteko eguna bitartean, alegia).

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|