→Basauri

Anton Ferrero eta faxismoaren biktimak omenduko dituzte Basaurin

basauri anton ferrero 2017 omenaldia 0

Faxismoaren biktimak eta Vicente Anton Ferrero omenduko dituzte Basaurin martxoaren 9an eta 11n antolatu dituzten ekitaldi herrikoietan.

Iazko omenaldia Basauriko Oroimena elkartearen eskutik // Geuria

1976ko martxoaren 8an erail zuen Guardia Zibilak Vicente Anton Ferrero herritarra Basaurin, martxoaren 3an Gasteizen izan ziren erasoak salatzeko manifestazioan parte hartzen ari zela.

Kakitzat (Basauriko Amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako mugimendua), Basagure talde ekologistak eta Txarraska Gaztetxeak omenaldi herrikoia antolatu dute gaur, martxoak 9, 19:30etik aurrera Bingen Anton Ferrero kalean, “Ez ahaztu, ezta barkatu ere!” lemapean.

Era berean, urtero bezala, Basauriko Oroimena elkarteak eta Basauriko Udalak ere omenaldia egingo diete Anton Ferrerori eta faxismoaren biktimei martxoaren 11n, igandez, 13:00etatik aurrera. Aurreskua eta lore eskaintza egingo diote bere izena daraman kalean dagoen oroigarrian.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak