→Basauri

Arizgoitiko Maisu-maistren etxea saldu du Basauriko Udalak 4 milioi eurogatik

basauri arizgoiti plaza

Salmenta horri esker Udalak 4.701.000 euro jasoko ditu, aurreikusita zegoen baino 1.080.000 euro gehiago. Eremua eraldatzeko lehen pausoak emango dituzte.

San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe eraldatzeko planak urrats berriak eman ditu, eta lehiaketa publikoaren bitartez, Basauriko Udalak Arizgoitiko Maisu-maistren etxea dagoen lursaila saldu du. Salmenta horri esker Udalak 4.701.000 euro jasoko ditu (BEZa gabe), aurreikusita zegoen baino 1.080.000 euro gehiago. Hain zuzen ere, 3.619.879 euroan atera zuen Udalak Arizgoitiko Maisu-maistren etxea erosteko lizitazioa. Lehiaketara hiru enpresa aurkeztu dira eta horietatik Residencial Basozabal S.L. enpresak (Grupo Eibar) erosi du lursail hori.

“Salmenta honekin San Fausto-Bidebieta-Pozokoetxe eremua birgaitzeko benetako lehen pausoak emango dira. Besteak beste, Pozokoetxeko trenbide multzoa urbanizatzeko (parke egiteko) lehen faseari ekingo genioke, eraikin batzuen eraisteak hasiko genituzke edota ostatu emate berriekin hasiko ginateke”, dio Andoni Busquet Basauriko alkateak.

Udala eta enpresa adjudikatzailearen artean jabetza-titulua sinatu ondoren, 36 hilabeteko epean buruko lirateke eraikuntza-obrak. Gehienez ere 34 etxebizitza libre eraiki ahal izango dira lursail horretan -garaje, trasteleku eta lokal komertzialekin-, eta enpresak ingurua ere urbanizatu beharko du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak