→Basauri

Arrate Orueta futbol kanpusa ekainaren 16an izango da Basozelain

Emakumezko haurren futbol kanpusa izango da ekainaren 16an Basaurin. Kapusari izena ematen dion Arrate Orueta izango da beste behin jardunaldiko gidaria.

Emakumezko haurren futbol kanpusa izango da ekainaren 16an, larunbatez, Basozelain. Kapusari izena ematen dion Arrate Orueta futbol jokalari ohia izango da beste urte batez jardunaldiko gidaria. Kanpusa 10:00etatik 13:00etara bitartean izango da Basozelai futbol zelaian: lehenengo hitzaldia emango die Oruetak parte-hartzaileei eta ondoren entrenamendua egingo dute.

Arrate Orueta kanpusa Basconia Futbol Beterano Elkarteak (Bafbe) antolatzen du urtero, Baskonia Futbol Eskola, Arratia Futbol Taldea, Basauri Kirolak eta Basauriko Udalaren babesarekin. Aurten Rosario Solis basauriarrari omenaldia egingo diote antolatzaileek, emakumeen kirolean Basaurin egin duen ibilbideagatik.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|