→Basauri

Athletic Club eta Santutxu taldeek lagunarteko partida jokatuko dute Basaurin

Basaurik Athletic Club eta Santutxu futbol taldeen arteko lagunarteko partida hartuko du maiatzaren 23an, asteazkenez. Partida Artunduaga futbol zelaian izango da 19:00etatik aurrera.

Aurten Santutxu Futbol Taldeak 100 urte bete ditu eta urteurren horren ospakizunen barruan antolatu dute lagunarteko partida. Hirugarren mailan jokatzen duen taldeak hiru jokalari ohi eskatu ditu lagunarteko partida hau jokatzeko: Ibai Gomez (Alaves), Unai Bustinza (Leganes) eta Urko Vera (Astra Giurgiu). Athleticentzako denboraldiko azken partida izango omen da Basaurikoa.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak