→Basauri

73 auto-istripu izan ziren iaz Basaurin

basauri udaltzaingoa 2015

Auto-istripuez gain, 16 harrapatze gertatu ziren. Sagarraken ustez, “datuak ez dira batere onak” eta proposamen berriak egingo dituzte trafikoa hobetzeko.

Basauriko udaltzainak Matxitxako kalean // Geuria

Auto-istripuez gain, hamasei harrapatze gertatu ziren. Sagarrak Talde Ekologistaren ustez, “datuak ez dira batere onak” eta proposamen berriak egingo dituzte trafikoa hobetzeko

12.198 gertakari jaso zituen iaz Basauriko Udaltzaingoak -2015ean baino %4,3 gehiago- eta horietatik %30a trafikoarekin erlazionatutako gertaerak izan ziren. Ezbehar kopuru horri dagokionez, “zifrak antzekoak izan dira 2015eko datuekin alderatuta”, dio poliziak 2016ko trafikoari buruzko txostenean.

Iaz 73 istripu izan ziren -2015ean baino 6 gutxiago- eta horiek 43 zauritu (hildako barik) utzi zituzten. Oinezkoen harrapaketei dagokionez, 16 jazo ziren eta 18 zauritu eragin zituzten (2015ean, 21), horietatik lau larriki zaurituak. 16 harrapaketetatik 12 (%75) zebrabideetan (11) edo espaloietan (1) gertatu ziren eta gainontzeko lauak horietatik kanpo. Istripu gehien Agirre Lehendakaria kalean izan ziren eta neurri txikiagoetan Kareaga Goikoa, Artunduaga, Nagusia, Matxitxako edota Urbi kaleetan.

Proposamen berriak

Sagarrak ekologista taldeak dio datu horiek ez direla onak, eta “horiei inguruan hausnartu eta proposamen berriak egin” behar dituztela. Hain zuzen, herri-mugimenduen eta talde ekologisten proposamenen eraginez Basauriko herrigunean ibiltzeko 30 kilometro orduko abiadura-muga ezarri zuten 2015eko otsailean. “Proposamen horren helburua da, batetik, norbanako guztien bide-segurtasuna hobetzea, eta bestetik, trafikoak eragindako kutsadura -airearena zein akustikoa- gutxitzea”, diote Sagarraketik.

Talde ekologistaren arabera, “seinaleak hobetu, bide publikoa moldatu edota zebrabideak altxatu eta moteltzaile gehiago ipintzea” planteatzen dute.

Gora