→Basauri

Autodefentsa feminista neskentzat eta Trap tailerra mutilentzat, Marienean

Eraso matxistei eta matxismoari berari aurre egiteko tailerrak antolatu dituzte Marienean 12 eta 16 urteko gazteei zuzenduta: autodefentsa feminista eta trapeatzen.

Argazkia: Timothy Eberly, Unsplash

Eraso matxistei eta matxismoari berari aurre egiteko tailerrak martxan jarriko dituzte Marienean 12 eta 16 urteko gazteei zuzenduta. Alde batetik autodefentsa feminista tailerra izango da neskentzat eta bertan eraso matxistei erantzuna emateko teknikak irakatsiko dituzte. Eta bestetik, Trapeatzen trapea tailerra eskainiko dute Marienean mutilei zuzendutakoa. “Azken kasu horretan, trap musikaren letrei buruz hitz egingo dugu eta gure abesti propioak sortuko ditugu matxismoari aurre egiteko”, diote Marieneatik.

Ikastaro biak otsailaren 15ean eta 22an, ostiraletan, izango dira 17:00etatik 20:00etara. Interesdunek izena eman behar dute 946 124 100 telefono zenbakira deituz edo marienea@basauri.eus helbide elektronikora idatziz. Ikastaroak hasi aurretik partaideen gurasoekin solasaldia egingo dute Marienean otsailaren 15ean 17:00etan, seme-alabek tailerretan zer landuko duten komentatzeko.

Gazte feministen bilerak

Basauriko Zurrumurru Matxistarik Ez taldeak neska gazte feministen bilerak deitu ditu otsailean. Otsaileko bilerak izango dira hilaren 20an eta 27an 18:30ean Marienean. Martxoan hilaren 11n eta 25ean egingo dituzte bilerak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak