→Basauri

Azbarren auzoan eraikiko dituzten 345 etxetatik 265 alokairura bideratuko dituzte

basauri azbarren 2016 hapo infografia

Eraikuntzak bi fase izango ditu eta fase baten eta bestearen artean gehienez bi urteko tartea egongo da. Era berean, alokairu baxuko 24 etxebizitza eraikiko dituzte Azbarrenen.

345 etxebizitza horiez gain, aldi baterako alokairu baxuko 24 etxebizitza eraikiko dituzte Azbarrenen // Basauriko Udala

Eraikuntzak bi fase izango ditu eta fase baten eta bestearen artean gehienez bi urteko tartea egongo da. Era berean, alokairu baxuko 24 etxebizitza eraikiko dituzte Azbarrenen

2018ko azaroan hasierako onespena eman ondoren, Basauriko Udalak dagoeneko behin betiko onespena eman dio Azbarren auzoko hirigintza jarduketa-programari (HPJ). Dokumentu tekniko hori beharrezkoa da eremu horretan aurreikusita dauden babes ofizialeko 345 etxebizitzak eraikitzeko. Horietatik, etxebizitzen % 77a alokairura bideratuko dituzte, hau da, guztira 265 etxebizitza. Gainontzekoak salmentan jarriko dituzte.

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak idatzitako HPJ horren arabera, bi fasetan garatuko dira eremuko exekuzio-unitateak. Hasieran finkatu zuten gehienez ere zortzi urte igaro zitezkeela fase baten eta bestearen artean. Hala ere, behin betiko onetsitako testuak dioenez epe hori bi urtekoa izango da, hau da, 24 hilabete igaro ahal izango dira bigarrenaren proiektua onetsi arte. “Horrek asko arinduko du jardueraren kudeaketa”, diote udal ordezkariek. Lehenengo fasean 200 etxebizitza eraikiko dituzte eta bigarrenean 145.

Alokairu baxuko etxebizitzak

Era berean, 345 etxebizitza horiez gain, aldi baterako alokairu baxuko 24 etxebizitza eraikiko dituzte Azbarrenen. Mota horietako etxebizitzak dagoeneko eraikitzen hasi dira Basaurin. Hain zuzen ere, Taberna Nagusiaren ondoan eraikuntza lanetan hasi dira dagoeneko. Bertan aldi baterako alokairu baxuko 36 etxebizitza eraikiko dituzte. Horiek denak gazteei zuzendutakoak izango dira, “gazteen emantzipazioa errazte aldera”, diote udal ordezkariek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak