→Basauri

Ezezko botoa eskatu du Basauri Bai alderdi politikoak herri-galdeketan

POZOKOETXE reso

Basauri Bai eta Elkarrekin Podemos talde politikoek Pozokoetxe-Bidebieta-San Fausto eremuaren inguruko herri-galdeketan “ezezko botoa” ematea eskatu dute

Basauri Bai eta Elkarrekin Podemos talde politikoek Pozokoetxe-Bidebieta-San Fausto eremuaren inguruko herri-galdeketan “ezezko botoa” ematea eskatu dute: “Proiektuak ahulezia asko ditu gure ikuspuntutik“, dio Bobi Galdos Basauri Bai taldeko ordezkariak: “Egitasmo Berezi hau aurrera eraman nahi dute auzokideekin adostu gabe, gainerako indar politikoekin hitzartu gabe eta zerikusirik duten eragileekin itundu gabe, hau da, ez Bilbao Ria 2000 erakundearekin ezta lur sailen jabea den Adif-ekin ere“.

Egitasmo Berezi honek “ez du bere bideragarritasun ekonomikoa frogatu, eta horrela adierazi du Adifek egitasmoaren aurkako bere alegazioetan“, dio Galdosek eta galdera hau bota du: “Zer gertatuko da ikerlan eta lanetarako bideratuko diren 4,4 milioi eurotako inbertsioarekin?“.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak